Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Ongayk satrustegiarrak bi urterako kontratua sinatu du Asperekin. Oraindik ez dago argi noiz debutatuko duen talde berriarekin, baina baliteke hilabete amaiera baino lehen izatea.22 urteko aurrelariak paregabeko palmaresa dauka: 2007an, GRAVNeko txapelduna, Erregearen Kopako txapelduna eta Munduko txapelduna izan zen, eta 2007-2008ko Nafarroako Eskuz Banakako txapelduna da.Satrustegiarrak adierazi du berarendako "ametsa" dela enpresa batek kontratatu izana. Bere lehen helburua "hobetzen jarraitzea da, gero gerokoak".