Hasi dira frontoiko lanak

Guaixe 2008ko mar. 6a, 00:00

Haien lana, zehazki, ezker pareta jasotzea (24,5 metro luze), frontisari 10 metroko altuera ematea (egun baino 2,5 metro gehiago), haren gaineko sarea jartzea eta zoru berria egitea izanen da. Lanak despeditu eta gero Satrustegik 7 koadroko pilotaleku ederra izanen du. Satrustegiko Kontzejuko buruak, Martin Jose Martinez Aznarezek esan digunez, "kontzejua bildu beharra dago ezker paretan dagoen eskalonarekin zer egin erabakitzeko. Dagoen moduan utzi edo frontisetik bukaera arte pixkanaka beheraka egiten uztea". Azken aukeraren alde eginez gero, 67.000 euroko lanei beste 6.000 gehiago gehitu beharko lizkioke kontzejuak. Jakina denez, pilotalekuko lanak egin ahal izateko Satrustegiko Kontzejua Abeltzainaren etxea saldu behar izan zuen.Gorriz enpresak egindako lanez gain, satrustegitarrek auzolanen bat egin beharko luketela uste du Martinek, "frontoiaren inguru guztian itxitura jarri eta autoak aparkatzea ekiditeko". Lanak despeditu eta gero Alberto Ongai Terek eta bere ondorengoak izanen direnak Satrustegin bertan eroso non jokatu izanen dute.