Kontzeju-etxeko teilatua konponduko da aurten

Guaixe 2008ko ekainaren 30a

Satrustegiko Kontzejua aspaldi zebilen bere egoitzako teiladura berritzeko asmoarekin, egoera oso eskasean zegoelako. Hala ziurtatu zuen Arakilgo Udaleko arkitektoaren txostenak ere, ia hondamen egoeran zegoela. Teiladura berritzeko gobernuaren 71.047 euro jasoko ditu Satrustegiko Kontzejuak. Lanen bere zatia ordaintzea ahalegin berezia eskatuko diote kontzejuari, diru baliabide urriak baititu. Eraikin horretan kontzejuaren egoitzaz gain, herriko elkartea dago. Gainera, goiko solairuan irakaslearena zen etxea alokatua du kontzejuak.