Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren mailako lau t´erdiko final hamaseirenetan Merino erraz irabazi eta gero (18-4), final laurdenetan Mendizabal izanen du arerio Alberto Ongay satrustegiarrak. Partida bihar jokatuko da, azaroaren 8an, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 17:15etatik aurrera. Partida zuzenean eskainiko du Tele 5 telebista kateak. Bi aurrelarien arteko lehia bizia espero da kaiolan. Gainera, haien partidaren ondotik lau t´erdiko maila nagusiko partida bikaina izanen da: Barriola Martinez de Irujoren kontra. Hortaz, begi asko izanen dituzte begira, ez bakarrik azken horiek, baita Ongayk eta Mendizabalek ere. Bi aurrelariek joko bizia egiten dute, baina akaso,Mendizabalek esperientzia izan lezake bere alde, 2003an debutatu baitzuen Asegarcerekin, Zarautzen. Aldiz, Satrustegiko jokalariak aurtengo otsailean debutatu zuen Aspe enpresan. Nolanahi ere, duten guztia ematera aterako dira bi jokalariak kantxara, eta jaialdi bikaina espero da. Aipatzekoa da bigarren mailako lau t´erdiko final laurdenen ondoren irabazleek ligaxka jokatuko dutela. Ea Ongay bertan izaten den.