Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Ongay satrustegiarrak EPELen lau t´erdiko final hamaseirenetan debutatu zuen astelehenean, Tolosako Beotibarren. Arerio gogorra zuen: Patxi Ruiz. Satrustegiarrak sorpresa eman nahi zuen eta final zortzirenetarako sailkatu, baina ezinezkoa izan da, Patxi Ruizek zazpian utzi baitzuen. Egia esan Ruizek lan ona egin zuen baina bereziki primeran etorri zitzaion Ongayren lan kaskarra. Alberto Ongayk ez zuen bere maila eman eta nahastu egin zen, eta hor egin zion ihes partidak satrustegiarrari. Patxi Ruiz ongi aritu zen pilotan, kolpez fresko eta sakean bortitz. Aldiz, partidan sartu eta gauzak ongi egin nahiaren presioak partidatik kanpora eta kantxan gaizki jarrita aritzea ekarri zion Ongayri. Gaizki hasi arren bostera berdintzea lortu zuen Ongayk eta bazirudien partidak beste itxura bat hartuko zuela, baina ez zen horrela izan. Ikasteko askoRuizek asko sakatu zuen eta asko jo, eta pilota ongi mugitu zuen. Defentsa lanean izan zuen uneoro Ongay, eta Satrustegikoak tanto gehienak galdu egin zituen. Gainera, Ruiz dominatuta izan zuen gutxietan ez zuen tantorik amaitu, eta erabat nahastuta aritu zen. Bukaeran Patxi Ruizek 22-7 hartu zuen menpean. Ongayk baditu dohainak asteleheneko partidan baina hobe jokatzeko baina burua ongi jantzi beharko du. Gazteak ez zuen partida kontentu bukatu. "Oso erraz irabazi dit. Tanto gehiago egitea espero nuen" zihoen Satrustegikoak. Baina kontuan hartu behar da lehiaketa handi batean estreinatu zela Ongay; denborarekin nerbioei eusten eta hobe aritzen ikasiko du.