Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Satrustegiko Kontzejuak aurten 38.410 euroko aurrekontua izanen du. Zatirik handiena, 28.252 euro, baso hobekuntzak egitera bideratuko du kontzejuak. Hala aurreko hiruzpalau urteetan egindako lanek jarraipena izanen dute. Horretaz gain, Satrustegiko Kontzejuak 1.000 euro iturri zaharra berritzera bideratuko ditu. Iturri hori herriko ekialdeko sarreran dago, bidegurutzean. Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Iturraskarri programaren bidez zaharberrituko da iturria. Bestela, kontzejuaren aurrekontuaren zati bat mailegu bat ordaintzera bideratuko du. Izan ere, iaz kontzeju etxeko teilatua eta beste zenbait egoitza berritu zituzten eta aurrekontuari aurre egiteko mailegua eskatu behar izan zuten.