Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengoan Satrustegin inoiz baino beranduago ospatu dituzte inauteriak eta larunbateko haizeteari aurre eginez mahaiaren inguruan bildu ziren satrustegiarrak. Herriko festak antolatzeko dirua biltzeko asmoz urtean hiru afari egiten dituzte herriko elkartean eta, azken honek, helburu bera izan zuen. Afari autogestionatua den heinean bertan bildutako diru guztia festetarako baliatuko dute.56 lagun elkartu ziren Azta-mendi elkartean eta denetariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Tartean, euli koadrila ikusgarria eta guzti!