Udalak 14 BOE egitea onartu du

Guaixe 2010eko azaroaren 17a

Arakilgo Udalak azken bilkuran Satrustegiko hirigintza arauak behin behinean aldatzea erabaki zuen. Horrek bide emanen dio Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) jasotzeko. 14 zehazki, Promociones Zarretak sustatuta. Satrustegiren ipar mendebaldean aurreikusi dira etxebizitzak. Haiekin batera kirol gune bat eraiki behar zen frontoiaren ondoan. Baina Arakilgo Udala sustatzaileekin akordiora lortu du. Hura eraiki beharrean berdegune bat egokituko da toki berean. Baina aldaketa horrek sustatzailea behartuko du etxebizitzen kanpoko aldean harria eta egurra erabiltzera. BOEen kasuan sustatzaileak ez daude material horiek erabiltzera behartua. Kanpo itxuraren aldaketa horrekin  udalak lortu nahi izan du etxe berriak Satrustegikoen tipologiaren atzekoak izatea. Arakilgo Udalak hartutako erabakiak Nafarroako Gobernuaren oniritzia behar du orain. Euskara ordenantzaAzken bilkuran Arakilgo Udalak Euskara Ordenantza onartu zuen. Udalaren funtzionamenduan barne araudia zehaztuta gelditu da. Horrekin batera, bilkura berean, udaleko bost langileen postuen hizkuntz perfilak ere zehaztu zituen Arakil Udalak.