Babestutako etxebizitzak egiteko behin betiko onarpena

Guaixe 2011ko martxoaren 10a

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak foru agindu bidez behin betiko onartu du Arakilgo Arau Subsidiarioak Satrustegiko UE-1 unitatean aldatzeko espedientea. Promociones Zarretak sustatu du aldaketa hori eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak jasotzeko, 14 zehazki.Satrustegiren ipar mendebaldean aurreikusi dira etxebizitzak, Elugain kalean. Haiekin batera kirol gune bat eraiki behar zen frontoiaren ondoan. Baina Arakilgo Udalak sustatzaileekin akordiora lortu du. Hura eraiki beharrean berdegune bat egokituko da toki berean. Baina aldaketa horrek sustatzailea behartuko du etxebizitzen kanpoko aldean harria eta egurra erabiltzera.Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete hileko epean.