Oihan aprobetxamendua

Guaixe 2011ko azaroaren 15a

Satrustegiko Kontzejuak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu bat saltzeko. Aritzulo parajean dago herri basoko oihan aprobetxamendua. Satrustegiko kontzejuak enkantera 404 ler gorri aterako ditu, 332,5 metro kubiko zur eta 83 metro kubiko egur egiten dutenak. Interesatuek proposamenak aurkezteko hilabete dute bihartik aurrera.