Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aspek ez zion kontratua berritu Alberto Ongayri baina satrustegiarrak pilotan jarraitu du, afizionatuen mailan, Irurtzun klubarekin. Maila handia duela erakutsi du Ongayk, Nafarroako Buruz Buruko Openeko finalera sailkatu baita. Uharte Iruñeko Jose Luis Tabarren kontra jokatuko du finala. Gaur jokatuko dute finala, Errotxapeako frontoian. Finalerdietan, Alberto Ongayk bere klubeko taldekide Xuban Armendariz 13 tantotan utzi zuen, partida oso gogor eta lehiatuan. Beste finalerdian, Jose Luis Tabarrek 22-15 hartu zuen menpean Irurtzun klubeko Mattin Ezkurdia.