Kontzeju etxeko lanak despedituta, alokatzea falta

Guaixe 2013ko urriaren 14a

Satrustegiko Kontzejuak bere 15.147 euroko aurrekontuaren zatirik handiena kontzeju etxeko lanetara bideratu du, 17.785,31 euroko aurrekontua baitzuten. Batzar gela gainean dagoen etxebizitza alokatzeko asmoa du kontzejuak. Bere buru Jose Antonio Angulo Bachillerrek azaldu digunez lurrean isolatzailea jarri dute. Horrekin batera berogailua eta sukalde ekonomikoa jarri dute.Lanek 3 bat aste iraun dute. Kisusgileen ondotik, Arakilgo Udalak udarako kontratatuko langileek egin dituzte margotze lanak. Udalak berak lan horiek egin ahal izateko 7.824,74 euroko diru laguntza eman dio kontzejuari. Bertako ekonomia aktibatzeko planaren barruan sartu zen aipatu lana.Erantzunik ezSatrustegiko hornidura sareak eta zorua berritzeko premiazko eskaerari Nafarroako Gobernua ez dio erantzunik eman. Egitasmoa Tokiko Azpiegituren lau urteko planean erreserban dago. Angulok esan digunez gobernuak 2015eko planean lan horiek jasotzen ez baditu udalak esku hartzea aztertuko luke. "Lan horiek egiteko gelditzen den Arakilgo herri bakarra da Satrustegi" adierazi du kontzeju-buruak.Urbanismo irlaHorixe egitea proposatu du sustatzaile batek Satrustegi ipar mendebaldean. 10 etxebizitza libre egiteko proposamena egin du. Angulok argitu digunez, "proposamena ez dator bat ibarreko hirigintza arauekin eta egokitzapena egin arte ez da onartuko Araudia denendako berdina da, ezin da urbanismo irla bat onartu". Aurretik toki berean beste sustatzaile batek babes ofizialeko 14 etxebizitza egiteko asmoa azaldu zuen, baina egitasmoa bertan behera gelditu zen.