Satrustegiko kontzeju-etxearen lehen solairuan dagoen bizitza alokatu nahi du kontzejuak. San Migel kalearen 25ean dagoen etxeak 137,87 metro karratu ditu. Joan den urtean eraikinean hainbat lan egin ondoren atera du Satrustegiko kontzejuak etxebizitza enkantera; urte baterako, baina epea luzatu daiteke. Hileko 400 euroko errenta ordaintzea eskatzen du kontzejuak. Interesatuek hilaren 24ra arteko epea dute haien eskaintzak Arakilgo udaletxean aurkezteko. Informazio gehiago nahi duenak Jose Antonio Angulo Bachillerrekin jarri behar du harremanetan (concejodesatrustegi@gmail.com edo 609 422 268).