Enkantea hutsik gelditu ondoren, Satrustegiko Kontzejuak jakinarazi du bere jabetzakoa den etxebizitza hilean 350 eurotan alokatu nahi duela. Satrustegiko kontzeju-etxearen lehen solairuan dago etxebizitza, San Migel kalearen 25ean, eta 137,87 metro karratu ditu. Joan den urtean eraikinean hainbat lan egin ondoren atera du Satrustegiko kontzejuak etxebizitza enkantera; urte baterako, baina epea luzatu daiteke. Informazio gehiago nahi duenak Jose Antonio Angulo Bachillerrekin jarri behar du harremanetan (concejodesatrustegi@gmail.com edo 609 422 268).