Sareak eta zorua berritzeko lanak, premiazkoak

Guaixe 2016ko uzt. 15a, 09:42
Satrustegiko plaza eliza paretik.

Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planean erreserbako lanen artean urteak eman ditu Satrustegikoak. Bitartean lurpetik doazen sareen eta zoruaren egoera gero eta okerragoa da. Horren jakitun, Satrustegiko Kontzejuak eta Arakilgo Udalak lanak premiazkoak zirela adieraziz txostena aurkeztu zioten gobernuari, lanak ezinbestean egin behar zirela adieraziz.

Gobernuak premia aitortu du eta Arakilgo Udalean lanak urtea despeditu aurretik eginak izatea espero dute. Horretarako lanean ari dira. 700.000 euro balio du Satrustegiko sareak eta zorua berritzea. Gobernuak %70eko diru-laguntza emanen du. Baina udalak bere zatia ordaintzeko mailegua eskatu beharko du eta hori bideratzen ari dira orain. Gobernuak gastu konpromisoa onartzean lanen deialdia eginen da. Enpresa hartzaileak obra hiru hilabetetan despeditu beharko luke.

Bestalde, Satrustegiko Kontzejuak aurten 18.022,24 euro kudeatuko ditu argiteria eta ohiko gastuak ordaintzeko.