Uharte Iruñeko Toki Alai pilotalekuak Uharteko lau t´erdiko txapelketako final zortzirenetako partidak hartu zituen asteazkenean. Tartean, Irurtzun klubeko Alberto Ongay satrustegiarrak Buruzgain taldeko Otxandorena izan zuen aurkari. Partida oso lehiatuan, azkenik Otxandorenak egin zuen aurrera, satrustegiarrari 22 eta 19 irabazita.