Tren azkarrerako ikerketa estatuko aurrekontuetan

Espainiako Gobernuak aurrekontu zirriborroa aurkeztu du eta hura onartzeko babes bila dabil PPren botoekin ez baita nahikoa. Zirriborroan, Sustapen Ministerioaren atalean, Iruñea eta Euskal Y-ren arteko abiadura handiko linea egiteko informazio ikerketa idazteko diru-sail bat aurreikusten da. Hasitako idazketa lanei segida eman nahi liokete horrela eta, aldi berean, Hego Euskal Herriko gobernuekin sinatutako protokoloak bete.