Festetan lanak mustutzera

Guaixe 2017ko ekainaren 27a

Satrustegiko Kontzejuko buru Igor Lanz Rapunen asmoa hori litzateke, herriko sareak eta zorua berritzeko lanak agorrilerako despedituta egotea. Apirilean hasi zituzten lanek 700.000 euroko aurrekontua dute. Nafarroako Gobernuak %70eko diru-laguntza eman du baina hor ez dira eginen diren lan guztiak jasotzen. Arakilgo Udalak berea pagatzeko mailegua eskatu du.