San Juan 2017

Jakiendako eta saltorako suak

Guaixe 2017ko ekainaren 23a

Plazan elkartuko dira satrustegiarrak 21:00ak aldera. Su txikia egin eta han txistorra, sardinak eta odolkiak prestatuko dituzte. Iluntzeko otamena egin ondoren, su handia pizteko txanda izanen da. Haren gainean saltoka ibiliko dira, luze.