Txikikeria batzuen faltan, Satrustegin herriko sareak eta zorua berritzeko lanak despeditu dira. Agorrilaren 18tik 20ra izan ziren festetan satrustegiarrek eta bisitariek kale berrituak mustu zituzten. Lanek 700.000 euroko aurrekontua izan dute eta haren %70 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin ordainduko du Arakilgo Udalak.