Auzolanean, aska plazara bueltatu da

Guaixe 2018ko uzt. 3a, 10:39
Satrustegiarrak askako iturria auzolanean jartzen. Argazkiak: Satrustegiko Kontzejua.

Joan den urtean Satrustegiko sareak eta zoladura berritzeko lanak egin ziren. Egin gabe gelditu zen bakarra plazan zegoen iturria eta aska jartzea izan zen.  Satrustegiarrek auzolanean maiatzean jarri zuten aska. Igor Lanz Aizpun kontzeju-buruak azaldu digunez, plazan zegoen burnizko iturria frontoian jarri nahi lukete. Lan hori udaleko langileek egitea nahi lukete, bide eta ezponda garbiketekin batera.

Aurtengo inbertsioei dagokionez, argiteria publikoan led argiak jartzeko diru-laguntza eskatu du kontzejuak. 2017an ez zuen jaso. Bestetik, mendian itxitura bat konpondu behar dute.