Alberto Ongayrendako urrezko domina

Guaixe 2018ko urr. 22a, 14:24

Bartzelonako Pilota Mundialetatik Eskuzko Buruz Buruko urrezko domina ekarri du Satrustegikoak

Frantziak irabazi ditu 2018ko Bartzelonako Pilota Mundialak. Espainiako selekzioarekin urreetan berdinduta zegoen Frantzia –5 urre zituzten bi selekzioek–, eta, orduan, zilarrezko dominek erabaki zuten. Frantziak 7 zilarrezko zituen eta Espainiak 4, eta horrek selekzio frantziarrari eman zion garaipena. Trinketean dominatu egin zuen Frantziako selekzioak, eta horrek eman zion garaipena ein handi batean. Frantziak 5 urre, 7 zilar eta 4 brontze lortu zituen, Espainiako selekzioak 5 urre, 4 zilar eta 2 brontze eta Mexikok 3 urre, 2 zilar eta 4 brontze. Hori izan zen Bartzelonako Pilota Mundialetako podiuma.

Espainiako selekzioan aritzeko hautatutakoen artean zegoen Mikel Ongay satrustegiarra. Eskuzko modalitatean lehiatu zen Ongay, eta buruz buruko urrezko domina ekarri du arakildarrak.

Bartzelonako Mundialetan 14 herrialdeetako pilotariak lehiatu ziren eta 160 pilota partida baino gehiago jokatu ziren guztira. Hurrengo Mundiala 2022an jokatuko da, Miarritzen.