Satrustegik hartuko du Sakanako Xake Txapelketa, abenduaren 22an

Guaixe 2018ko azaroaren 29a

Satrustegiko elkartean jokatuko da eta egun horretan bertan egin beharko da izena ematea

Sakanako Mankomunitatetik adierazi digutenez, abenduaren 22an jokatuko da Sakanako Xake Txapelketa, Satrustegin, goizeko 9:30etik aurrera. Izena ematea egunean bertan egin beharko dute xakelariek, Satrustegiko elkartean.