Kontzejuaren etxe bat alokatzeko

Guaixe 2020ko mar. 7a, 11:53
Satrustegiko kontzeju-etxea.

Enkante publiko bidez emanen du

Satrustegiko Kontzejuak Maistraren Etxea deitutako alokatu egin nahi du. Horretarako, gutun-azal itxien bidezko prozedura baliatuz, enkante publikoa antolatu du. Etxebizitza hori alokatzen interesa duten pertsonek euren eskaintzak heldu den asteazkenera arte egiteko aukera dute. Enkantera aurkeztutako eskaintzak irekitzeko ekitaldia heldu den ostiralean eginen dute. Aipatutako Maistren Etxea kontzeju-etxeko lehen solairuan dago. Hura alokatzeagatik Satrustegiko Kontzejuak hileko, gutxienez, 365 euro eskatu ditu.