Kontzejuak epaitza saldu nahi du

Guaixe 2022ko api. 28a, 11:18
Satrustegiko ikuspegia. ARTXIBOA

Interesa dutenek eskaerak maiatzaren 11ra arte egin ditzakete Arakilgo udaletxean.

Baso aprobetxamendu eta hobekuntza planaren barruan, Satrustegiko Kontzejuak enkante bidez epaitza saldu nahi du. Baso aprobetxamendu hori bargako Arizulo eta Itsasi dermioetan dago eta, aurretik egin bezala, han dagoen zuhaitzen bakanketa eginen da. Epaitza 40 eta 45 urte arteko larizio pinuez osatuta dago. Haietatik 1.232,1 metro kubiko zur eta 851,9 metro kubiko egur atera daiteke. Satrustegiko Kontzejuak epaitzagatik 57.043,67 euro eskatzen ditu.