Satrustegin su festa udari ongietorria emateko

Guaixe 2022ko eka. 20a, 10:16
Txondorraren ikatzarekin barbakoa eginen dute Satrustegin. ARTXIBOA

Ekainaren 23an, ostegunean, ilutzean sua piztuko dute. 

San Juan bezperan satrustegiarrak plazan bilduko dira eta, iluntzean, sua piztuko dute. Bertako txondorraren ikatza baliatuz, afaria barbakoan eginen dute eta, ondoren, Levelibular konpainaren suzko malabareak ikuzkizuna izanen da.