1998-09-29

Satrustegiko taberna

Guaixe 2023ko urr. 3a, 10:35

Konponketak egin ondoren zabaldu zuten  

Satrustegiko gazteek herriko taberna zabaltzea erabaki zuten. Aurretik izan zuten halakorik herrian, baina urteetan itxita eta inolako erabilerarik gabe egon zen. Herriko festetarako zabaltzen zen bakarrik, urtean behin. Taberna berriro zabaltzeko asmoarekin, gazteek hainbat konponketa egin zituzten: bainugela eta barra egin, teilatua, paretak margotu. Ilusioz ari ziren gazteak lanean, bi hilabeteren buruan Astamendi elkarteak ateak zabaltzea espero zuten.