Arakil ibai ertzean dagoen Satrustegiko errota enpresa batek erosi eta hura berritzen ari zen. Eroslearen asmoa zen han argindarra sortzea. 60ko hamarkadan ere eginkizun bera izan zuen errotak, eta sortutako elektrizitatea Egiarreta, Satrustegin eta Hiriberri Arakilen kontsumitzen zuten. Errota berean garagarra eta artoa ehotzen zuten, aziendarako pentsu gisa erabiltzeko. Gari ehotuz, berriz, ogia egiteko irina lortzen zuten.