Baso aprobetxamendua saldu nahi du kontzejuak

Guaixe 2025eko irailaren 25a

Satrustegiko ikuspegia. ARTXIBOA

Lote bakarra da salgai dagoena. 

Herriko basoko Arizulo, Itsasi, Dikenda, Pikuada eta Behorkozulo dermioetan dauden zuhaitzez osatutako epaitza saltzeko deialdia egin du Satrustegiko Kontzejuak. Baso aprobetxamendua larizio pinuz eta alertze eta pago batzuez osatuta dago. Guztira 304,9 metro kubiko zur eta 294,8 metro kubiko egur egiten dute. Haren balioa 8.435,31 eurokoa da. Aprobetxamendua eskuratu nahi duen enpresak lastailaren 5era arteko epea du bere eskaintza aurkezteko.