Satrustegiko elkarteak Udaberriko bermuta antolatu zuen igandean, maiatzak 10. Satrustegiarrak elkartzeko aitzakia izan nahi zuen deialdia. Eguerditik aurrera Astamendi elkartetik pasatzen zirenak edatekoa eta ogi apur kazolatxoa bost eurotan eskuratzeko aukera izan zuten. Hainbat satrustegiar izan ziren eskaintzari oniritzia eman eta elkartean bat egin zutenak.