Pilota

Alberto Ongayk jaioterrian esan zion agur pilotari

Guaixe

Satrustegiko festetan omenaldi polita jaso zuen 40 urterekin pilotari agur esan dion aurrelariak.

Alberto Ongay 7 urterekin hasi zen pilotan, Irurtzun klubean. Afizionatuetan emaitza onak lortu eta gero, bost urtez profesional izan zen Asperekin (2008-2013). Kontratua berritu ez ziotenean afizionatuetara itzuli zen, Irurtzun klubera. Amateur mailan lorpen handiak ditu. 

Irurtzungo festetan Irurtzun pilota klubaren omenaldia jaso zuen, baina bere azken partida jaioterrian, Satrustegiko festetan jokatu zuen, abuztuaren 14an. Omenaldia, pasilloa, suziria eta txapela oparitu zizkion herriak. Salaberria atzelariarekin bikotea osatuta, 22-20 hartu zituzten mendean Salaberria aurrelaria eta Lazkoz. 

Argazkiak: UTZITAKOAK.