Kamioiak su hartu zuen

Guaixe

Su hartutako kamioia. FORUZAINGOA

Ez zen inor zauritu. 

Satrustegiko dermioko partzela batean lanean ari zen kamioi zisterna batek su hartu zuen atzo, irailak 29. Ibilgailuaren kabinari eragin zioten batez ere garrek. Zorionez ez zen kalte pertsonalik izan. Sua itzaltzera Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren. Foruzainak izan ziren ezbeharraren nondik norakoak ikertu zituztenak.