Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ordurako ongi etorria prest zegoen. Autobus geltokian autotik jaitsi eta Lorea, familiaz lagunduta, plazarantz abiatu zen, zanpantzarra inguratuta. Uharteko plazan hainbat herritar zituen zain eta haiek agurtzeko aukera izan zuen. Ondoren aurreskua dantzatu zioten eta lore sorta oparitu zioten. Tabernetatik bere argazkia kendu zuten azkenik. Ondoren aspaldi ikusi gabeko lagunekin luke egoteko aukera izan du Loreak. Lorea martxoaren 28an atxilotu zuen Guardia Civilak eta haien eskuetan 5 egun inkomunikatuta eman ondoren, espetxean sartu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak "talde armatuarekin kolaborazioa" leporatzen dio uhartearrari. Lorea preso egon den bitartean asko izan dira herrian hura askatzeko egindako mobilizazioak eta eskaerak.