Agur uda, agur!!!

Guaixe 2007ko irailaren 6a

Guzti honi aurre egiteko eta udari modu ezin hobean agur esateko Uharteko Galtz horratz kulltur taldeak "Agur uda Agur 07" festa antolatu du asteburu honetarako.IbilbideaEz da lan makala Galtz horratz kultur taldeak egiten duena. Orain dela 2 urte inguru sortu zen eta geroztik herriko kultur jarduera gehienak antolatzen dituzte. Talde horren hasierako bultzada dantza taldea sortzea izan zen. 90ko hamarkadan berreskuratutako zortzikoa urtero dantzatzen dute herriko festetan baina honi jarraipena emateko asmoz taldea egituratzea erabaki zuten. Gaur egun 8 zanpantzarrek eta 20 dantzari txikik osatzen dute taldea, baina herriarendako egiten duten lana sekulakoa da. Olentzero, ihauteriak eta bestelako hamaika ekintza antolatzeaz gain, iaz Agur uda agur festa antolatu zuten gazteek. Beraz, aurtengoa bigarren edizioa izango da eta ideia berritzaile askorekin datozkigu. Festa horren helburua bikoitza da. Alde batetik, jai giroa sustatzea eta uhartear guztiek ondo pasatzea eta, bestetik, gazte jendearengan eragitea. Horregatik egitarauan biak uztartu nahi izan dituzte, edukiak eta jaia.EgitarauaOstiralean izanen dute lehen hitzordua arratsaldeko 20:00etan eskainiko den hitzaldian eta bertan Askapenako kideek "Jatorrizko herrien" inguruan hitz egingo dute. Internazionalismoak ekologiari pasako dio lekukoa eta 22:00etan bideo emanaldia ikusteko aukera izanen dute bertaratuek.Egun handiari hasiera emateko, larunbatari, uhartearrak eguerdiko 14:00etan Triki poteoan herritik erretegira abiatuko dira. Bertan bazkari autogestionatua prestatuko dute eta bazkal ondoren tripa jaisteko herrien arteko herri kirolak antolatu dituzte. Lehian aritu ondoren afari adiskidetsuak kontzertu erraldoiari pasako dio txanda. Al Karajo taldeko lakuntzarrak, Altsasuko Dentera, Dj Bere eta Dj Betelu izanen dira uharteko gaua girotzearen arduradunak. 23:00etan hasi eta gaueko ordu txikiak arte festa ziurtatuta daukate uhartearrek zalantzarik gabe. Azken finean, udari agur esan eta ikasturte berriari ongi etorria emateko aitzaki ezin hobea. Oporren ondorengo tristuraren aurkako txerto bikaina. Agur uda agur!!!