Udalak, festetan ere, berdintasunaren alde kanpainarekin udal bakarrak egin du bat

Guaixe 2007ko irailaren 25a

Aldi berean, sexu erasoak eragozteko errespetua eskatu nahi izan du. Azken finean, emakumeek eta gizonek festetan ongi pasatzeko duten eskubide beraz sentsibilizatu nahi zen. Nafarroako 43 udalek egin dute bat kanpainarekin. Haietatik bakarra da sakandarra, Altsasu. Festen egitarauan kanpainako kartela sartu zuen. InkestaAltsasuko Udalak, bestalde, festetako egitarauan inkesta bat sartu zuen. Haren bidez altsasuarrek festen inguruan duten iritzia jaso nahi du udalak. Inkestak bete eta Iortia kultur gunean utz daitezke azaroaren 15a bitartean.