Nerabeen Igeriketa Taldea gertu abian jarriko da

Guaixe 2007ko irailaren 27a

Izena ematea Nerabeen Igeriketa Taldean estiloen hobekuntza, urtetako soroslerako hastapena, gorputz adierazpena, aquaerobica eta beste landuko dituzte. Begiralea Ainhoa Garmendia izanen da eta klaseak euskaraz emango ditu (norbaitek ez badaki berari gazteleraz zuzenduko zaio). Klaseak urriaren 20an hasi eta martxoaren 29an despedituko dira. Arbizuko kiroldegian burutuko da ikastaroa, larunbata goizetan 11:30etik 13:00etara eta klasera joatea derrigorrezkoa izango da. Izena ematea urriaren 10a baino lehen egin beharko da Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots eginez (948 464 866). Ikastaroaren ordainketaren berri bertan emango da.