Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzera iritsi eta gero, ordu erdiko kontzentrazioa egin zen, hizkuntz eskubideak borrokatu lelopean. Ordu erdiko bilkuraren ondoren bildutako 60 pertsonek aldarrikapena herrian barna zabaldu zuten. Larunbateko mobilizazioarekin EHEk nabarmendu nahi izan du "euskara eta euskaldunok bizi dugun egoera larria hizkuntza eskubideak ez errespetatzearen ondorio zuzena dela". Esparru guztietan "egunero euskaldunoi eskubideak urratzen zaizkigula" salatu zuen talde euskaltzaleak. EHEk ziurtatu zuenez "euskara ezingo da inoz normalizatu Nafarroako Vascuencearen legearekin zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Euskararen Legearekin". Aldi berean, Euskal Herri guztirako legedi bakarra aldarrikatu zuen.