Osasun eskualdeen kexua

Guaixe 2007ko azaroaren 28a

EskaerakMedikuek diotenez, landa eremuko lehen mailako arreta "hobetzeko 4 urtez ezer ez egin ondoren, orain badirudi beste adabaki bat jartzen saiatu behar dela osasun kontseilaria". Mediku zuzendariek diotenez, "adabaki hori baliagarria izateko profesionalekin adostua eta sindikatu eta alderdiekin negoziatua izan behar du, interesez eta konponbiea emateko benetako asmoarekin". Sendagileen iritziz "horretarako zaintzetarako, asteburuetarako eta jai egunetarako sortzen diren lanpostuek ongi asko definitutako perfilak izan beharko lituzkete". Idatzia sinatzen dutenen ustez, "sekula ez da adabaki egokia izanen langile finkoak eta errefortzukoak elkarren kontra jartzen baditu". Aldi berean, landa eremuko lehen mailako arretaren "berehalako eraldakieta orokor eta sakona" eskatu dute. Zuzendari horien iritziz, "ongi egindako adabakiak horren hasiera besterik ez dute izan behar". EgoeraNafarroako Oinarrizko Osasun Eskualdeetako 15 zuzendariek diotenez "egoera benetan penagarria da eta horren eragile nagusietako bat da langabezian dauden medikuek osasun eskualde horietan lan egin nahi ez izatea, kontratu administratiboak eskaintzen dien lan baldintzak eta soldatak ez-duinak direlako". Jarrera horrekin "guztiz ados" daudela diote sendagileek. Baina langile berririk ez dagoenez "zerbitzu arrazoiengatik besteek ukatzen dituzten lan baldintza berberetan lan egitera behartuta" daudela gogorarazi dute 15 zuzendariek. Gehitu dutenez, "gero eta estresatuagoak eta nekatuagoak" daude. Horrek zerbitzuan eragina duela salatu dute.