Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erabaki horren kontra oposizioko taldeak birjartzeko errekurtsoa jarri zuen. Baina errekurtso bezala tramitatu beharrean alegazio gisa aztertu eta baztertu zuen udalak. Bilkura berean, 2005eko azaroaren 4an, hirigintza arauen aldaketaren behin-behineko onespena onartu zuen. Atxeki taldeko zinegotziek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten Nafarroako Auzitegi Administratiboaren 3. Sekzioan. Epaitegiak onartu egin du errekurtsoa eta arrazoia eman dio Atzeki taldeko kideei. Oposiziokoak argudiatu du hirigintza arauen aldaketa sustatu zuen enpresetako baten jabe zela alkatea eta bere sendia eta, beraz, alkateak bozketan "abstenitu behar" zuela, "zuzeneko interesa zuelako".Auzitegiak ez ditu ontzat eman udalaren defentsaren argudioak eta arrazoia eman dio oposizioko taldeari. Ondorioz, udalak hartutako bi hirigintza erabakiak baliogabetu ditu. Ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera du udalak eta hala eginen duela baieztatu digute.