11 gol, baina puntu bakarra

Guaixe 2008ko otsailaren 11

Uharteko gazteak fin ibili ziren joan zen asteburuan. 11 gol sartu zituzten, ez da marka txarra. Baina, gezurra badirudi ere, ez zen nahiko izan irabazteko, Polo taldeak ere, beste horrenbeste gol sartu zituen ere. Beraz, puntu bakarrarekin itzuli ziren etxera.Aralar Mendik 4. postuan jarraitzen du, 31 punturekin, Zalatanbor lider argiarengandik 18 puntura. Asteburu honetan, 24 punturekin, 9. postuan dagoen San Juan taldea hartuko du etxean.