Beste 3 puntu uhartearrendako

Guaixe 2008ko otsailaren 21a

Uhartearrek bide onetik dabiltza azken aldian. Azken asteburu honetan ere, puntuak batu zituzten. 6 - 2 gailendu zitzaizkien San Juan taldeari.Uhartearrak 4. postuan daude, 34 punturekin, baina 2. postututik 5.era dagoen saltsa ikusita, orain arteko bideari eutsi beharko diete. Izan ere, puntu bakarreko aldea dago lauen artean. Hala ere, ez dute oraindik Zalatanbor taldea arriskuan jarri: 50 punturekin lider argia izaten jarraitzen du.Asteburu honetan atseden jardunaldia daukate. Beraz, martxoko lehen asteburura arte itxoin beharko dute.