Bengoetxea VII.a eta Gorriti finalean

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Bengoetxea VII.a-Gorriti (2) 05 10 5Urdaniz-Armendariz (1) 10 08 2Bengoetxea VII.a eta Gorriti finalean daude, joan zen ostiralean Urdaniz eta Armendariz mendean hartu eta gero. Giro bikaina izan zuten Portugaleteko pilotalekuan. Lau pilotariek zuten guztia eman zuten kantxan.Hasieran, Urdanizek eta Armendarizek hartu zuten agintea. Bengoetxea VII.ak ez zuen tantoak amaitzen asmatzen eta Gorriti ez zebilen eroso. Urdinendako izan zen lehen jokoa eta bazirudien partidua ere beraiendako izanen zela.Bigarren jokoan, pilota aldaketarekin, Ibaik buelta eman zion jokoari: erasokor, tantoak egiten hasi zen. Haren alboan, hazi egin zen Gorriti ere. Markagailuan gora hasi ziren, baina 8-4 zihoazela, Urdaniz aldea murrizten saiatu zen. Berandu zen ordea eta uhartekoarendako eta bikotearendako izan zen jokoa.Urdanizek atera zuen sakea hirugarren jokoan, baina ez ezer gutxirako balio izan zion abantaila horrek. Sakandarrak eta bere aurrelariak ez zuten etsi hirugarren jokoan eta, ondorioz, norgehiagoka irabazi arte.Igande honetan dute final handia, 12.00etan, Derion. Bertan, Antxia bizkaitarrarekin eta Garmendia gipuzkoarrarekin neurtu beharko dituzte indarrak. Orain arte egin duten txapelketa paregabea ikusita, aurkari gogorrak izanen direla aurreikusten da. Baina Bengoetxea VII.ak eta Gorritik ere forma onean daudela erakutsi dute eta txapelketak aurrera egin ahala hazi egin dira. Ikusteko modukoa izanen da finala.