Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antxia-Garmendia (2) 10 10 Bengoetxea VII.a-Gorriti (0) 06 08Bengoetxea VII.ak eta Gorritik ezin izan zituzten Antxia eta Garmendia mendean hartu. Frontiseko bi bikoteek Bizkaiko Irekia zuten jokoan eta txapelketa paregabea egin ondoren iritsi ziren finalera. Aurretik egindakoak ezer gutxirako balio zuen, ordea. Atzo jokatutako neurketan erabaki behar zen txapelduna.Gogotsu atera ziren bi bikoteak Derioko pilotalekura. Antxia oso bizi aritu zen eta tanto politak egin zituen. Paregabeko atzelaria izan zuen lagun gainera, Garmendia. Legorretakoak ikusleen txaloak jaso zituen behin baino gehiagotan. Jon Gorritik ere lan ona egin zuen atzo eta tanto ikusgarriak egin zituen errebotetik. Bengoetxeak, ordea, ezin izan zion neurketaren erritmoari eutsi. Gauzak horrela, Antxia eta Garmendiak nahiko izan zuten bi jokorekin final handia irabazteko.Uharteko atzelariak bere maila hobetzen ari dela erakutsi du txapelketa honetan eta, bereziki, atzoko neurketan.