Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuaren laguntza 3 zatitan jasoko du Uharte Arakilek: 9.920 euro aurten, 29.760 euro heldu den urtean eta beste 9.920 euro 2.010 urtean. Horrekin batera Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak honako epeak aurreikusi ditu: aurten udalak eta gobernuak kontratua sinatzea; heldu den urtean lurraldearen okupazio estrategia eta ereduaren onarpena eta hasierako onarpena eta, azkenik, hirigintza planaren behin-behineko onarpena bi urte barru eginen litzateke. Jakina denez, 2002an udalean zegoen Agiri Taldeak hasi zuen hirigintza araudi berria egiteko prozedura, baina uhartearren gustukoa ez zela eta bertan behera gelditu zen egitasmoa. Gainera, zinegotzien dimisioa ekarri zuen.