Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalaren ustez auzolanek sorrerako funtzioa galdu dute eta harekin jarraitzea ez zuen arrazoirik. Udaletik adierazi digutenez, jendea ez zen joaten auzolanetara eta kobratu besterik ez zuen egiten.Uharte Arakilen auzolan bidez egiten ziren lan gehienak baso-lanak ziren, komunala mantentzeko lanak. Baina gaur egun, baso-itxiturak eta halakoak enpresei ematen zaizkie. Bestalde, egun batzuetan behar baino jende gehiago biltzen zen, esaterako, festetako toldoa jartzeko, eta asko soberan izaten ziren. Gauzak horrela, udalak auzolanak bertan behera uztea erabaki zuen. Aho batez hartu zen erabakia. MankomunitateaUharte Arakilgo Udalak bilkura berean erabaki zuen Sakanako Mankomunitateko turismo batzordean sartzea. Erabakia alkatetzaren aldeko botoekin. EAE-ANV ez zen erabakiarekin ados agertu. Ekintzaileek gogora ekarri zuten bere garaian udala partzuergoaren alde agertu zela eta "hura defendatzeko ez zuela ezer egin". Bestalde, alkatetza duen talde independentearen aldeko botoekin, erabaki zen aurrerantzean udal bilkuretan mozio politikoak ez direla aztertuko. Horren aurrean ekintzaileak adierazi zuten "hori ezinezkoa" zela eta "eskubideak murrizten dituela". EAE-ANVk adierazi zuen "uhartearrei eragiten dieten gaiak udalera eramaten jarraituko dutela". Aldi berean galdetu zuten "zer da gai politikoa eta zer ez? Zeinek erabakiko du zer tratatu eta zer ez?".