Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erakusketaren ardatza Nafarroako Gobernuaren baimenez Uharte Arakil paretik, autobia bazterretik kendutako metalezko ahuntz bat da. Ahuntza eskailera baten gainean jarri du Tony Gradyk, "España cañiren irudirik kuttunetako bat bailitzan". Ahuntza "ahuntz buru" bihurtu du artistak hura eskailerari lotuz. Gainera, eskultura Gernika koadroaren tamaina errealeko kopia batekin egindako papiroflexia irudiz estalia dago. Ahuntzaren itzala hainbatetan estatusez aldatu duten herrialdeen mapa zati ebakiz osatu du artistak. Instalazioak beste hainbat maparekin osatuta dago.