Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkarteak aurki abiatuko du IV. San Juan eskuz binakako txapelketa. Ondoko kategorietan jokatuko da txapelketa: 2. mailako benjaminak, 2. mailako kimuak, lehen mailako haurrak, bigarren mailako haurrak eta lehen mailako seniorrak. Partidak Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan jokatuko dira, ostiraletan eta igandeetan, eta jokatzeko sistema kanporaketa izango da.Sariei dagokienez, benjaminen, kimuen eta haurren mailako txapeldunek trofeoak eta txapelak jasoko dituzte eta txapeldunordeek trofeoak. Senior mailan, aldiz, bikote txapeldunak txapela, trofeoa eta 800 euro irabaziko ditu, eta bikote txapeldunordeak trofeoa eta 600 euro. Bi finalerdietan, 100 euro jasoko ditu pilotari bakoitzak.Apirilaren 15a baino lehen IV. San Juan eskuz binakako txapelketan izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 15era arte. Izena emateko 639-585 162 telefonora hots egin daiteke, arratsaldeko seietatik aurrera, edo aralarmendipelota@hotmail.com helbidera mezua bidali. Aralar Mendi elkarteak ondoko datuak behar ditu: izena abizenak, federatutako fitxaren zenbakia, jaiotze data eta harremanetarako telefonoa. Aralar Mendik bikoteen inskripzio ordena errespetatuko du.