Puntu batekin itzuli da Aralar Mendi

Guaixe 2008ko apirilaren 9a

3ko berdinketarekin amaitu zen Burlata eta Aralar Mendiren arteko lehia joan zen asteburuan. Uhartearrek sailkapen nagusiko goiko postutan mantentzeko lagungarri duten puntua ekarri dute etxera.Behin behineko sailkapenena, 2. postuan dago Aralar Mendi, atzetik duen Tafatransekin 44 puntura berdinduta. Areriorik gabe, Zalatanbor da taldeko liderra, 62 punturekin.Asteburu honetan, behin behineko sailkapenean 43 punturekin, 4.a den Gazte Berriak taldea hartuko du etxean. Lehia bizia espero da parez pare dabiltzan bi taldeen artean.