Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Uharteko taldeak joan zen asteburuan, sailkapen nagusian parez pare zuen Gazte Berriak taldea mendean hartua. Agerian geratu zen bi taldeen arteko parekotasuna, baina Uhartekoak nagusitu ziren, 8-7.Lortutako puntuei esker, atzean utzi ditu Aralar Mendik puntutara berdinduta zegoen Tafatrans. 2. postuan dago, bakar bakarrik, 50 punturekin. Zalatanbor da liderra, 68 punturekin.Datorren jardunaldian, 28 punturekin, sailkapen nagusiko 10. postuan dagoen Universidad de Navarrarekin lehiatuko da, etxetik kanpo.