Aralar Mendik 3. postuan despeditu du liga

Guaixe 2008ko maiatzaren 15a

Joan zen asteburuan eman zion amaiera ligari Uharte Arakilgo taldeak. Denboraldi bikaina egin dute uhartearrek. Pena bakarra, etxean, ligako azken partiduan irabazi ahal ez izatea. 3-5 galdu zuten Tafatrans Tafallaren aurka eta ondorioz, Nafarroa erdialdeko taldeak 2. postua kendu dio.Zalatanbor taldeak ez du areriorik izan liga osoan. Lehen postuan amaitu du, 78 punturekin eta, beraz, bera da mailaz igoko den taldea. Uhartearrek, 3. postuan amaitu dute liga, 57 punturekin, Tafallakoek baino 2 gutxiagorekin. Benetan txalotzekoa Aralar Mendik bere bigarren denboraldi honetan egin duen lana.